DERIO

DERIOKO HERRI IKASTETXEA

liburua, lagun

liburua, lagun

martes, 2 de diciembre de 2014

IPUIN MAILEGUA - 5 URTE


       IPUIN MAILEGUA


   Kurtso honetan zehar gelako liburutegia martxan jartzeko asmoa dugu ipuin maileguaren bitartez. Proiektu honek helburu ezberdinak lortu nahi ditu, hala nola:

  1. Liburuekin gozatzea.
  2. Euskeraren erabilpena zabaltzea.
  3. Irakurketa zaletasuna piztea.
  4. Irakurketa gaitasuna garatzea.
  5. Ipuinen zainketan ardura hartzea.
  6. Ipuinen aukeraketa erregistro taulan adieraztea…

   Lehenik eta behin, zuen laguntza eskatzen dugu. Liburuak egoera onean mantentzeko asmoz, lehenengo egun honetan, bakoitzak etxera eramaten duen ipuina forratzea eskatzen dizuegu.

FUNTZIONAMENDUA
I
   Haur bakoitzak astelehenean ipuin bat eramango du etxera eta ostiralean berriz bueltatu beharko du eskolara. Etxean dagoen ipuina bueltatu arte ez du berri bat eramango. Ipuin errezekin hasiko gara, laburrak, letra larria dutenak. Denbora aurrera joan ahala haur bakoitzaren garapena ikusiko dugu eta prozesuaren arabera erabakiak hartuko ditugu.

   Ipuina etxera eramatean, lehenengo zuek osorik irakurri. Gelan hizkiak lantzen ari gara eta ondorengo egunetan, beraiek zuen laguntzarekin (“batzuk”) hitzak edo/eta testuak irakurtzen joan ahal dira. Gustatuko litzaiguke zuek zeregin polit honetan laguntzea eta elkarbanatzea.

   Edozein zalantza edo arazo gurekin komentatu. 
Hona hemen irakurriko ditugun liburuak
  


5 urteko tutoreak

domingo, 16 de noviembre de 2014

OLERKIA

Irakur ezazu olerki hau eta,  ulertu ondoren, galderak erantzun

               LAGUN BAT

Bada gorroto dudan lagun bat.
Zuhaitzean gora egin nahi dudanean
"ez, ez, ez, hobeto ez, " esaten dit,
"laprast eroriko zara lurrera".
Bada gorroto dudan lagun bat.
Futbolean jolastu nahi dudanean
"ez, ez, ez, hobeto ez," esaten dit,
"ipurdi azpitik sartuko dizute gola".
Bada gorroto dudan lagun bat.
Gustuko neskarengana hurreratzean
"ez,ez,ez, hobeto ez, " esaten dit,
"ez du zurekin nahiko berak".
Bada gorroto dudan lagun bat.
Anaia txikiari musu eman nahi badiot
"ez, ez, ez, hobeto ez" esaten dit
"esnatu egingo duzu umea".
Bada gorroto dudan lagun bat.
Lagun horren izena Lotsa da.
"Ez, ez, ez, inola ez " esaten diot gauero
"bihar, bihar ez dizut kasurik egingo ... bada
                                                              Kirmen Uribe

Bete galdetegia

GALDETEGIA

domingo, 9 de noviembre de 2014

Hasteko ipuin batzuk: Sentitzeko ipuinak


Kaixo:

    Eskola batean gehien egiten den ekintza irakurtzea da. Liburuak irakurtzen ulermena hobetu egiten dugu eta norberaren irudimenarekin edozein gauza egin dezakegu: bidaiatzea, leku izugarriak ezagutzea,...

   Gure ikastetxean irakurmena aztertzen ari gara eta ekintza berri batzuk ezarri ditugu bera hobetzeko: Haur Hezkuntzan "motxila ibiltaria" proiektua aurrera eramaten dute pasaden ikasturtetik; Lehen Hezkuntzan, bigarren zikloan, " Bikoteka irakurtzen" proiektua garatzen hasi dira aurten ikasle, irakasle eta familien inplikazioarekin.

   Blog honetako asmoa  irakurketa erraztea, liburuak gomendatzea, herrian edota eskolan irakurketa inguruko ekintzak  zabaltzea, ....  da. Eskolako ikaslentzat  Teknologia Berriak, kasu honetan bloga, erabiltzea oso erakargarria da. Eta, amaitzeko,  espero dut Derioko ikastetxeko  komunitate osoarentzat ere erakargarria izatea.
liburutegiko sagua bihurtuko gara