IPUIN MAILEGUA
Kurtso honetan zehar gelako liburutegia martxan jartzeko asmoa dugu ipuin
maileguaren bitartez. Proiektu honek helburu ezberdinak lortu nahi
ditu, hala nola:
- Liburuekin gozatzea.
- Euskeraren erabilpena zabaltzea.
- Irakurketa zaletasuna piztea.
- Irakurketa gaitasuna garatzea.
- Ipuinen zainketan ardura hartzea.
- Ipuinen aukeraketa erregistro taulan adieraztea…
Lehenik eta
behin, zuen laguntza eskatzen dugu. Liburuak egoera onean mantentzeko asmoz,
lehenengo egun honetan, bakoitzak etxera eramaten duen ipuina forratzea
eskatzen dizuegu.
FUNTZIONAMENDUA
I
Haur bakoitzak astelehenean ipuin bat
eramango du etxera eta ostiralean berriz bueltatu beharko du eskolara. Etxean
dagoen ipuina bueltatu arte ez du berri bat eramango. Ipuin errezekin
hasiko gara, laburrak, letra larria dutenak. Denbora aurrera joan ahala haur
bakoitzaren garapena ikusiko dugu eta prozesuaren arabera erabakiak hartuko
ditugu.
Ipuina etxera eramatean, lehenengo zuek
osorik irakurri. Gelan hizkiak lantzen ari gara eta ondorengo egunetan, beraiek
zuen laguntzarekin (“batzuk”) hitzak edo/eta testuak irakurtzen joan ahal dira.
Gustatuko litzaiguke zuek zeregin polit honetan laguntzea eta elkarbanatzea.
Edozein zalantza edo arazo gurekin
komentatu.
Hona hemen irakurriko ditugun liburuak
5
urteko tutoreak

No hay comentarios:
Publicar un comentario