Eskola batean gehien egiten den ekintza irakurtzea da. Liburuak irakurtzen ulermena hobetu egiten dugu eta norberaren irudimenarekin edozein gauza egin dezakegu: bidaiatzea, leku izugarriak ezagutzea,...
Gure ikastetxean irakurmena aztertzen ari gara eta ekintza berri batzuk ezarri ditugu bera hobetzeko: Haur Hezkuntzan "motxila ibiltaria" proiektua aurrera eramaten dute pasaden ikasturtetik; Lehen Hezkuntzan, bigarren zikloan, " Bikoteka irakurtzen" proiektua garatzen hasi dira aurten ikasle, irakasle eta familien inplikazioarekin.
Blog honetako asmoa irakurketa erraztea, liburuak gomendatzea, herrian edota eskolan irakurketa inguruko ekintzak zabaltzea, .... da. Eskolako ikaslentzat Teknologia Berriak, kasu honetan bloga, erabiltzea oso erakargarria da. Eta, amaitzeko, espero dut Derioko ikastetxeko komunitate osoarentzat ere erakargarria izatea.
![]() |
| liburutegiko sagua bihurtuko gara |

Aupa, Josune! Zure bloga asko gustatu zait.
ResponderEliminar